martes, 13 de noviembre de 2007

Euskara munduko hizkuntzarik zaharrena ote?

Euskararen jatorri zehatza misterio handia izaten jarraitzen du gaur egun. Bideolan honetan landutako gaia liburu, artikulu eta hitzaldi askotan azaldu den gaia izan da, baina ez da modu iraunkor eta sistematiko batez ikertu den alorra izan. Horrela, euskararen jatorriak eta bere balizko ahaidetasunek jakin-min handia sortzen dute oraindik euskaldunengan eta publiko zabalarengan ere. Modu honetan, euskaldunon hizkuntzaren jatorria ikertzeari orain arte eman zaion garrantzia baino gehiago behar izango dugu, noizbait munduko misteriorik zaharrenetariko bat argitu ahal izateko. Beraz, une ona da ikerketa alor hau indartzeko.




Bideolan honen aurkezpena Youtube orrialdearen helbide elektronikoan ikusi ahal izateko hurrengo esteka honetan klikatu:
http://es.youtube.com/watch?v=B_SWUEelLs8



No hay comentarios: