martes, 8 de enero de 2008
Ikastube ezagutzen
Ikastube.com irakaskuntzara egokitutako Web 2.0 bideogunea da. Ikasle eta irakasleentzako bideotegia da, irakaskuntzan ikusentzunezko ekaiak sustatzeko helburuarekin sortua. Beraz, bertan topatuko ditugun bideoek helburu didaktikoa dute: ETBk 2005-2006 biurtekoan izan duen audientzia ezagutzea… Guzti hauek irakasleek zein ikasleek egindakoak dira, bai unibertsitate mailan, baita eskola eta institutu mailan ere.
Bideolan hau honako Ikastuben eta baita Youtuben ere ikusteko aukera dago ondorengo hiperlotura hauen bitartez:
http://www.ikastube.com/view/90/ikastube-ezagutzen/
http://es.youtube.com/results?search_query=ikastube+ezagutzen&search=Buscar
miércoles, 14 de noviembre de 2007
Lehenbiziko ataza: top edo esteka onenen zerrenda.
Azken hamarkada hauetan bizi izan ditugun berrikuntza teknologikoen artean Internet sarearen agerpena dugu aipagarriena. Gaur egun, munduko edozein bazterrean bezala, Euskal Herriko etxe gehienetan ere aurkitu dezakegu Internet (eu.wikipedia.org/wiki/Internet). Gauzak horrela, sarean gero eta biziago agertuz joan dira ikusentzunezko munduarekin erlazionaturik dauden euskarazko Web orriak eta jarraian aipatu eta aztertutako batzuk ditugu horien adibide. Sarean aurkitu ditzakegun lotura guzti hauei esker eta Internet bidezko komunikazioan oinarrituta, informazio mota ezberdinak entzun, irakurri eta ikus ditzakegu
1) euskaraz.net
http://www.euskaraz.net/Loturak/Webzerrenda
Lehenengo eta behin aipatu beharra dago webgune honen izaera probintziala dela. Horrela, batez ere Donostia inguruko hedabideetan oinarriturik aukera paregabea eskeintzen du euskaldunok arlo ezberdinen inguruko informazioa bereganatu dezagun. Horretarako, gai bakoitzarekin erlazionatutako hainbat esteka eta helbide elektroniko osagarriak aurkituko ditugu gure bilaketa erraztu eta nolabait aberasteko: euskara, gizarte gaiak, osasuna, prentsa (aldizkariak, egunkariak...), irratia, telebista (bideoak barne), etab. Modu honetan, herritarrentzat lagungarria izan daiteke euskarazko Web orri nagusienen helbideak gida batean jasotzea eta hori da hain zuzen ere www.euskaraz.net/Loturak/Webzerrenda helbide elektronikoak eskeintzen diguna.
2 eitb.com
http://www.eitb.com/eu/ ----- http://www.eitb24.com/eu/
Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskadiko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, telebista eta irrati saioak ekoizten dituena.. EITB (www.eitb.com/eu/), telebista saioen ekoizpenean oinarritzeaz gain, musika, kultura eta ekitaldi bereziak ditu ardatz moduan irratiaren alorrean. Alde batetik eta telebistaren alorrari dagokionez ETB1 (www.eitb.com/etb1/default.asp?hizk=eu) eta ETB2 (www.eitb.com/etb2/default.asp?hizk=eu) aurkitzen ditugu, euskaraz nahiz gaztelaniaz helarazitako edukiak eskeintzen dituztelarik, hurrenez.hurren. Bestalde, EITB irratiak (www.eitb.com/irratia/) bere irratsaioak zuzendu eta hauen inguruko informazioa emateko orduan euskara erabiltzen du oinarrizko hizkuntza moduan. Horrela, aipatutako taldeek euren webgune propioak dituzte eta adin ezberdinetako ikusentzuleriarentzat oso baliotsuak suertatu daitezke. Hauetan, telebistan zein irratian helarazitako datu zein informazio aipagarrienak modu digitalean eskeintzen dira: eguneko berriak, saioak, bideoak/audioak, programazioak... Bestalde, Eitb24.com (www.eitb24.com/eu/) informazio webgunea 24 orduetan zehar eguneratuz doa eta horrela, eguneko gertakizunik berritsuenak ezagutzera ematen ditu hauek gertatu bezain laster. Laburbilduz, bertan aurkitu dezakegun informazioa oso baliagarria zein aproposa izan daiteke egunez-egun gure inguruko gertakarien berri izateko.
3) euskosare.org
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herriko_euskal_irratiak
Euskosare.org webgunean ikusentzunezko munduari loturik aurkitu dezakegun hiperlotura edo atal aipagarrienetako bat goian aipatutako hau da. Bertan, Interneten aurkitu dezakegun Euskal Herriko irratien zerrenda osatuenetariko bat eskeintzen zaigu, bakoitza bere helbide edo hiperloturarekin. Honi esker, izenaren gainean klikatuta zuzenean irrati bakoitzaren gune propioan nabigatu eta hauen nondik-norako nagusienen berri izateko aukera dago: Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, EITB irratia, Radio 7 (www.tele7.tv/progr7/)... Irrati hauek, euskal hizkuntzan aritzeaz gain, eskualdeka edo zonaldeka bereiztuta daude (Iparraldeko euskal irratiak eta Hegoaldeko euskal irratiak). Beraz, oso webgune interesgarria izan daiteke irratiaren munduan nolabait barneratu eta hauen inguruko datu ezberdinak bereganatzeko: programazioak, emisorak, etab.
4) prensaescrita.com
http://www.prensaescrita.com/euskadi.php
Izenak berak adierazten duen moduan, idatzizko kazetaritzarekin (kasu honetan eremu digitalarekin loturik) eta batez ere eguneroko prentsarekin erlazionaturtako webgunea da. Goian aipatutako hiperlotura sakatuz gero, zuzen-zuzenean Euskal Herri mailan ekoizten diren egunkari ospetsu eta erabilienen zerrenda aurkituko dugu. Guzti hauek hiru multzo nagusitan banatuta agertzen dira: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Horrela, soilik bakoitzaren helbide elektronikoaren gainean klikatuz, www.elcorreodigital.com adibibez (www.elcorreodigital.com/vizcaya/), egunero argitaratutako berrien inguruko informazio ezberdinak (datuak, bideoak...) bereganatu eta hauek beren osotasunean aztertu ahal izango ditugu. Kazetaritzaren alorrean diharduten adituek eta egunero egunkaria Interneten bidez irakurtzera ohituta gaudenok asko erabiltzen ditugu mota honetako webguneak.
5) video.google.es
http://video.google.es/
Gaur egun, sarean aurkitu dezakegun bideo bilatzaile erabilienetako bat da. Guztiok jadanik ezagutzen dugun Google (www.google.es/) plataformak eskeintzen duen zerbitzu bat da, zure bideo laburrak sarera igo eta gainontzeko erabiltzaileek eskegitakoak ikusteko zein entzuteko aukera paregabea eskeintzen duena. Youtube.com (es.youtube.com/) webgunearen antzeko funtzionamendua jarraitzen du (bigarren hau Google-en jabetza da jadanik) eta horrela, hitz klabe edo hitz gutxi batzuk markatuta, kontzeptu horrekin erlazionatutako ikusentzunezko bideo guztiak sarean bilatu eta berehala eskeintzen dizkigu. Bertan aurkitzen ditugun bideoek gai ezberdinak jorratzen dituzte: kirolak, musika, hezigarriak, dibertigarriak... Bestalde, webgunearen erabiltzaileek gehien ikusi eta bozkatutako bideoen top-zerrenda agertzen da, baita Cuatro edo Antena3 bezalako telebista kate eta bestelako ikusentzunezko guneei buruzko eguneroko informazioa (bideoak...) ere. Oso helbide erabilia da gaur egun edozein informazioren inguruko bideoak oso modu erraz eta sinplean aurkitu ahal izateko.
6) blogger.com
http://www.blogger.com/home
Interneten bidezko komunikazioaz ari garenean informazio digitalaren elkartrukaketaz ari gara. Gauzak horrela, oraingo gizartean blog komunitateak gero eta gehiago erabiltzen diren plataformak edo euskarriak dira. Blog bat anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Gaur egun, blog bat sortzeko sarean aurkitu ditzakegun aukerak oso zabalak dira. Modu honetan, oso ugariak dira ere espazio hauek eratzeko aukera ematen duten webguneak. Gune hauek hizkuntza ezberdinetan oinarriturik egon daitezke. Horrela, horien artean blogger (www.blogger.com/home) eta blogak (www.blogak.com/) nabarmendu ditzakegu. Bide honen bitartez erabiltzaile bakoitzak bere blog pertsonala sortu dezake eta sarera igotako bideo zein bestelako informazio motaren bitartez bere esperientziak, usteak, ohiturak... besteoi ezagutarazi. Aurretik aukeratutako gairen baten inguruan ere hitz egin daiteke, neurri batean edo bestean beste erabiltzaileei zerbait berri irakatsiz edo jakinaraziz. Guzti honekin loturik, eduvlog (www.eduvlog.org/) dugu ikusentzunezko munduarekin erlazionatutako erabateko informazio ugari eskeintzen duen bloga eta gure gune propioa egiteko oinarrizko adibide.
IRRATI ETA TELEBISTAKO INFORMAZIOAREN TEORIA ETA PRAKTIKA
Zain González Gil, Ikusentzunezko Komunikazioa, 31.taldea, 2.maila.

Etiquetas:
esteka,
helbide elektroniko,
Internet,
komunikabide
martes, 13 de noviembre de 2007
Euskara munduko hizkuntzarik zaharrena ote?
Euskararen jatorri zehatza misterio handia izaten jarraitzen du gaur egun. Bideolan honetan landutako gaia liburu, artikulu eta hitzaldi askotan azaldu den gaia izan da, baina ez da modu iraunkor eta sistematiko batez ikertu den alorra izan. Horrela, euskararen jatorriak eta bere balizko ahaidetasunek jakin-min handia sortzen dute oraindik euskaldunengan eta publiko zabalarengan ere. Modu honetan, euskaldunon hizkuntzaren jatorria ikertzeari orain arte eman zaion garrantzia baino gehiago behar izango dugu, noizbait munduko misteriorik zaharrenetariko bat argitu ahal izateko. Beraz, une ona da ikerketa alor hau indartzeko.
Bideolan honen aurkezpena Youtube orrialdearen helbide elektronikoan ikusi ahal izateko hurrengo esteka honetan klikatu:
http://es.youtube.com/watch?v=B_SWUEelLs8
Suscribirse a:
Entradas (Atom)